Duela bi edo hiru urtetik euskaltegian bertan elkartzen dira Arabako Errioxako Bertso eskolakoak. Urte hauetan Oion eta inguruetan behin baino gehiagotan izan dira bertso-poteoak, bertso-txapelketak… Baina euskaltegiko ikasle eta irakasleak bertso sortzen eta kantatzen gutxitan izan garenez, bertso eskolakoei laguntza eskatu genien. Eta bai lagundu ere, bertsoei buruzko teorian, doinua dela, errima dela, neurria dela; asko jantzi ginen; bertsoak sortu eta abestu ere egin genituen; eta, azkenik, geuk ofizioa eta puntua jarri ondoren, bertsolariak beren lanean aritu zitzaizkigun bertsotan. Gutxitan, edo inoiz ez, izan da hainbesteko txalo zaparrada euskaltegian.
Irudiak ikusi nahi izanez gero, jo ezzue "argazkiak" atalera.