Labetik atera berria dugu Mantible, abenduko alea, alegia, laster zeuen etxeetara iritsiko dena. Bien bitartean jarraian duzue azken alearen edukia labur, eta gogoan izan "tresnak" atalean ikusi zein deskargatzeko aukera duzuela.
Gure azalean Erramun Martikorenak eta Mikel Markezek irailean eman zuten kontzertuaren argazki parea zein berria dituzue. Horretaz gainera, autoikasketan dabilen ikaslea, eta euskaltzaleon atalean, Arturo Campión, Iruñean IKAk duen euskaltegitako bati izena eman ziona.
2. orrian Piliri egindako elkarrizketa duzue. Ondoren, euskara ikasteko ikasgai berria, zuen senide nahiz lagunekin partekatzeko egokia. "Gure kuttunak" atalean Lapueblako Maite Manerok luzatu digu gonbitea hango paraje ederra bisitatzeko. Hurrengo bi orrialdeetan zeuetako asko agertzen zarete ikasgeletan buru belarri ikasteari ekin eta ekin. Arturo Campión euskaltzalearen bizitzaren nondik-norakoak ondoren, eta azken orrian Erramun eta Mikelekin batera kantatu genuen abesti paregabea, Xalbadorren heriotzean, Xabier Letek konposatua.
On egin eta hurrengo alera arte!