Ttiki-ttaka elkarteak antolatutako ekitaldian barre egiteko prest geunden 25 bat heldu elkartu ginen Navarro Villoslada liburutegiko kultur aretoan. Jose Marik, hasiera batean, ipuin erotikoak kontatzeko asmoa bazuen ere, azken orduan plana aldatu eta euskal kutsuko ipuinak izan genituen. Ez, ordea, ohiko euskal ipuinak; ez genuen izan Tartalorik, lamiarik, basajaunik…edo izan bagenituen, ez betiko ipuinetan. Jentilak, Kixmi…eta abar agertu ziren baina gaur egungo hilerriak, parrandak… izan ziren nagusi. Ipuin ederrak, benetan. Azer-barreak egin genituen! Narraskeriak, lizunkeriak beste baterako utzi genituen, baina laster egitekotan geratu ginen.
Bertako giroa nolakoa izan zen ikusi nahi baduzue, jo "argazkiak" atalera.