ikaerrioxa-ren webgunea

berriak

atzera

Agate Deuna Oionen

Hotzak ere ez gintuen kikildu Oiongo kaleetan barna kantari agertzeko. Agate Deuna zen, eta hitzordura ez ginen aurten ere falta.

Oiongo IKA Euskaltegiak eta Irule txistulari taldeak antolaturik 20:00ak aldera bildu ginen euskaltzale talde bat ahotsak berotzeko asmotan lehenbizi. Ordu erdi geroago atera ginen hotz ikaragarriari aurre eginez. eta ederki asko aritu ginen.

Eta amaitzeko, ongi merezitako luntxa dastatu genuen euskaltegian bertan saioari agur eginez hurrengo hitzorduaren zain.

"Argazkiak" atalean ekitaldiaren gaineko irudi batzuk dituzue.

igo
IKA Errioxa Diputazio kalea, 32 - Oion (Araba) - Tel. 945 601 087 || Berberana kalea, 5 - Biasteri (Araba) - Tel. 945 621 055
A | xhtml | CSS